XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Murumendi gainetik hodeiren bat sortzen ikusten baduzu, abisatu berehala.

- Bai, jauna.

Eta halaxe gertatu zen.

Murumendi aldetik sortu zen hodeia.

Eta behingo batean, oinetako bat sakadiz zuelarik, konjuroa egin zion gure anaia apaizak, baina alperrik, kaskabarra ta harria ez zen gelditzen eta.

Orduan, bere oinetako bat kendu, eta baratzera jaurtiki zuen.

- Sartu daitezala hor.

Esan ta egin, apaizaren oinetakoan sartu zen harri guztia, ta lurralde hari ez zion kalterik egin.

Atarian eserita egon da gure MARI ikustalditxo bat egitera joan natzaionean, urregorrizko orrazi batekin ileak orrazten.

Gero, ardatzean egin du, nire nobela honen ari mataza ahari baten adarretan arilkatuz, eta ardatz-ariak nola biribilkatu ta ezkutatzen diren niri erakutsiz.

Atarrabi, nire anaia, ta Hodei ta Eate, nire amaren morroiak ere han egon dira.

Zahar egin da gure MARI.

Ez du lehenagoko adore, ahal ta indarrik.

Ez dut uste luzarorako izango denik.

Baina hiltzea eta hil arte bizi izatea nahi ta nai ezkoak diranez gero...

- Zer moduz? - esan dit.

- Ongi, ama.

Eta hi? - Kili-kolo, baina bizi gaituk.

Ba dakit, zahar egin gaituk eta... gaurko gazteek ez diate nahi ni lako zaharrik.